LiteraturaZahar-barriak

Aresti eta Lauaxetaren ganeko lan barriak bion urteurrenetan

Posted on

Aurten urte berezia dogu gure literatur idazle handi biren inguruan. Alde batetik, 50 urte beteko dira Aresti hil zanetik, eta urteurrenaren harian, hainbat eta hainbat ekitaldi prestatu dira. Tartean, EHUko Gabriel Aresti Katedreak omenaldi berezia dakar: Gabriel Arestik ereindakoak 1975-2025 izeneko liburuaren argitalpena. Bertan EHUko sail oso ezberdinek osotutako artikuluak batu ditue.

Beste aldetik, Lauaxetaren jaiotzearen 120. urteurrena dala-ta, Bizkaiko Foru Aldundiak omenaldi berezia egin eutsan joan dan hilean. Horren harira, Jon Kortazarrek prestautako erakusketa ibiltaria han eta hemen erakutsiko da, eta Esteban Urkiaga, Lauaxeta. Poesia, artea, ideologia izeneko liburua argitaratu dau, idazlearen alderdi ezbardinetan sakonduz.