BarriketanEtnografia

Arimak agertzea normala

Posted on

Normala zan arimak agertzea, Manu Etxebarriak dinoanez. Aitaren bat egin edo errezau ezkero, aurreko persona guztiak botere barik geratzen ziran; baina agertzen segiduten badau, arimak dira. Orozkon, Aste Santuan, kandela bategaz bijiliak egiten, jagoten egoten ziran ea arimak nondik agertzen ziran. Sugarra geldi-geldi baegoan ez egoan arimarik, baina mobitzen bazan, arimak ei ebilzan inguruan bueltaka.