2014an 50 urte bete dira Arratiako tranbiak ibilteari itxi eutsanetik. Hori gogoan hartuta, tranbia hori zer eta zelangoa zan, eta haren inguruan jentearen oroimenean geratu diran oroipenak batu ditue erakusketa baten.
Arratian bertan egon da ikusgai, baina orain Bilbora heldu da erakusketa, Foru Liburutegian dago, gura dauenak ikusteko.
Garraio modura praktika izateaz ganera, garai bateko ikur bihurtu da gerora tranbia hori. Jakingarri eta irudi zoragarriak dagoz bisitariaren zain.