LiteraturaZahar-barriak

Aurtengo pastorala Pierra Lhanderi buruz

Posted on

Urtero legez, aurten be Zuberoan pastorala egingo da. Aurten Pierra Lhande hartu dabe gaitzat, personaje historiko horren bizitzan oinarrituta.
Agerraldi bi egingo dira, bata uztailaren 26an eta bestea abuztuaren 2an, biak Zalgizen.

Pastorala herri antzerkia da, herriko jenteak antzezten dauena, urte bakotxean herri baten. Oso araututa dauka jokabidea: personaje multzo bi, onak eta txarrak; kantuak eta dantzak ondo bananduta; banakoak eta taldekoak tartekatuta.

Tradizino handia dauka Zuberoan eta herri guztietatik jente asko inguratzen dabe. Beti landa baten egiten da eta jai-egun ederra sortzen da horren bueltan.

Pierra Lhande abade, euskaltzale eta hizkuntzalaria izan zan, lanik ezagunena euskera-frantsesa hiztegia dauena (1926). Haren bizitzaren barri emongo dabe antzerkiaren libretoaren bitartez.