LiteraturaZahar-barriak

Azkue sariak eta euskal literaturaz liburua ingelesez

Posted on

Literatura arloko gai biren barri zabaldu da egunotan. Alde batetik Azkue Sariak banatu ebezan hilaren 13an, hau da, ume-gaztetxoen sorkuntza lanak bultzatu eta zabaltzeko sariak. Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak urtero eratzen daben leihaketan, narrazino zein olerki generoan idatzitako idazlanak saritzen dira. Aurten be hainbatek parte hartu dabe eta zoriontzekoa da, gure literaturaren mintegia dira eta.

Literatureagaz lotuta, beste era bateko zabalkundea emoteko, ingelesez argitaratu da euskal literaturari buruzko liburua, Basque Literary History. Generoka eta kronologiaren arabera euskal literaturaren barri emoten dau, ingelesez argitaratutako euskal literaturaren lehenengo historia da. Renoko Unibersidadeko Euskal Ikasketen Zentroak argitaratu dau eta Mari Jose Olaziregi Etxepare Institutuko Euskeraren Sustapen eta Hedapenerako zuzendaria izan da edizinoaren arduraduna. Hainbat adituk hartu dabe parte lanean: Jess Mara Lasagabaster, Igone Etxebarria, Joxerra Garzia, Aurelia Arkotxa, Beat Oyharabal, Jean Haritschelhar, Lourdes Otaegi, Patri Urkizu, Xabier Altzibar, Xabier Etxaniz, Jos Manuel Lpez eta Estibalitz Ezkerrak. Ingelesezko itzulpena Amaia Gabantxok egin dau.