Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa irailaren 19an hasiko da, udagoienean garatzeko. Herrialdeetako txapelketakaz hasten dan bidearen azken zatia izaten da lau urtez behin egiten dan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketea.
Guztira hamabost saio izango dira, irailaren 19an Hazparnen hasi eta Iruñean amaituko dira, abenduaren 20an.
2022koagaz konparauta, sei bertsolari gehiago izango ditu aurtengo aldiak: Arabako bi, Nafarroako bi eta Xilabako bi. Horretara, saio bat gehitu jako txapelketeari eta, lehenengo fasean, sei saio barik zazpi izango dira. Zazpi saio horreek Euskal Herriko zazpi probintzietan jokatuko dira.
Saioak zuzenean ikusteko aukeraz gainera, hainbat bidetatik jarraitu ahal izango dira: bertsoa.eus, EITBko kanalak, bertsozale.eus. Ez dago galtzeko atxakiarik.




