LiteraturaZahar-barriak

Badator Gutun Zuria Bilbora

Posted on

Gutun Zuria kultur jarduera ezaguna dogu honezkero urteroko agendan. Aurten be hutsik egin barik heldu da, apirilaren 23tik 29ra hainbat ekitaldi ekarteko.

«Naturara itzultzea. Utopiara bidaia ote?» izenburuagaz dator oraingoan. Bertan izango dira gure arteko eta kanpoko idazle asko eta izen handikoak, solasaldiak, aurkezpenak eta alkarrizketak egiten.

Horrezaz ganera, arte-instalazinoak, erakusketa, dantza-saioak be egongo dira, egitarau zoragarria osotuz.

Bertara joan ezin izan ezkero, ganera, sarearen bidez jarraitzeko modua dago. Ez dago aukera galtzerik.