Laukizko Joseba eta Martin Urrutia anaiek unekada baten eskolan jaten eben, baina gero etxetik ekarten eban bakotxak berea eta Erreskandon jaten eben, arrautza prijidua eta kafesnea; eta ostabere eskolara joaten ziran. Neguan eskolan jaten eben eta bakotxak bere arrautzea ekarten eban. Lantzean baten, sukaldariak botaten eban arrautzea sartaginera eta abizaria! Eta zelan jakin norena zan? Baten bat jan barik lotu behar zan. Eta akabuan, arrautzea ekarrenak bere izena ipinten eutsan; eta prijidu ahala bakotxari emoten eutsien. Gero oiloei pentsu konposatua emoten hasi ziranean, ez zala alderik igarten esaten eben, baina Josebak ondo baino hobeto igarten eban.
Bakoitzak bere arrautzak eroan eskolara




