BarriketanEtnografia

Basoko doinuak

Posted on

Atxondoko Jesus Eguzkizak dinoskun lez, baso eder horretan entzuten diran txori-kantak ugariak dira. Zenbat buztanikara, zenbat zozo, zenbat okil. Okilaren kantua barik, egur ustelean habia egiteko zuloa egiten dabilen soinua. Makina bat txepetx, Euskal herriko txoririk txikiena; makina bat txonta, kolore bizi-bizikoak, urdin zuri gorrizkadunak; makina bat durdula be entzun dau; baita papargorri be. Papargorria entzun barik, ikusi egin dau. Zelako edertasun, zenbat kanta!