HizkuntzaZahar-barriak

Berbaxerka euskerazko berbak sortzeko joko barria

Posted on

Egunotan joko barri bat dabil sareetan, euskerazko berbak sortzekoa. Kataluniako Paraulogic jokoaren euskerazko bersinoa da, eta lehenago ingelesez be egon izan da, Spelling Bee.

Joko erraza da, egunero zazpi letra emoten dira abaraska moduko baten, erdiko letra nabarmenduta. Erdiko hori derrigorrez erabili behar da, eta, beste letrakaz batera, ahalik eta euskerazko berba gehien osatu behar dira. Horrez ganera, zenbat eta berbak luzeagoak orduan eta puntu gehiago batzen dabez jokalariek.

Oraingoz Euskaltzaindiaren hiztegian agertzen diran berbak baino ez dira onartzen, eta gitxienez hiru karakterekoak izan behar dira.

Berbaxerka web bidez jokatzen da, baina mugikorrerako be egokituta dago, eta honezkero jarraitzaile asko batu ditu.