LiteraturaZahar-barriak

Bertso barnetegia gaztetxuentzat

Posted on

Bizkaiako Bertsozale Alkarteak bertsolari gazteentzako barnetegia antolatu dau, zezeilaren 10 eta 12 bitartean, Gorozikako aterpetxean. Asteburu bateko jarduera izango da, bariku arrastian hasi eta domeka eguerdira arte.

Bizkaiko DBH eta Batxillergoko neska-mutilei zuzenduta dago barnetegia. Jarduera horregaz, bertsolaritzeagaz gozatzea ez eze, bertso-eskoletaan dabilzan gazteen arteko sarea lotzea lortu gura da, alkar ezagutuz eta euren artean hartu-emonak bultzatuz.

Izena emoteko epea urtarrilaren 30era arte dago zabalik, eta 48 € ordaindu behar dira.

Plazak baino eskari gehiago egon ezkero, kontuan hartuko da izen emotearen hurrenkera, baina baita be eskualdeen eta generoen arteko orekea be.