Maiatzaren 29tik ekainaren 7ra bitartean egingo da aurten Bilboko Liburu Azoka Areatzan. Azoka horren 56. edizinoa da aurtengoa, Euskal Herriko Liburu Ganbarak Bilboko Udalaren laguntzaz antolatzen dana.
Literaturzaleentzako ezinbesteko hitzordua dogu, programazino bete-beteagaz datorrena.
Azokaren bihotza Areatzan banatutako 56 txabolak izango dira. Bertan bisitariek eta bibliofiloek azken argitalpenak arakatu, liburu aurkezpenetan parte hartu eta lanen zein sortzaileen inguruan oinarritutako kultur programaz gozatu ahal izango dabe.
Bidebarrieta Kulturunean hainbat hitzaldi, mahai-inguru eta aurkezpen egingo dira azokako egunetan. Liburu-aurkezpenak, egileen sinadurak, topaketak eta umeentzako jarduerak egongo dira, programa zabalaren barruan.




