LiteraturaZahar-barriak

‘BizkaIdatz’ literatura saria

Posted on

‘BizkaIdatz’ literatura sariak aurtengo deialdia, hamazortzigarrena, zabaldu dau, lanak irailaren 11ra arte aurkezteko.

BizkaIdatz literatura sarietan aurkezteko, hamasei urtetik gora euki behar da. Era berean, Bizkaian jaioa izan behar da, edo bestela, erroldatuta egon oinarrietako Foru Dekretua argitaratzen danean edo oinarriak argitaratu aurretik urtebetez gitxienez.

Parte hartzeko, istorio biren hasiera proposatzen da, eta eurotako bat jarraitu behar da:

Euskeraz: Itsasoaren doinua, Haizea Lópezek idatzia.
Gaztelaniaz: Las ideas prietas, Gaztea Ruizena.

Aurkeztuko diran lanak originalak izan behar dira, eta ezin dira aurretik argitaratuta egon. Saria dirua eta diploma izango da. Hizkuntza bakotxeko, lehenengo saria 2.000 euro, bigarrena 750 eta hirugarrena 250 izango dira. Eta lanak argitaratu egingo dira.