LiteraturaZahar-barriak

‘Bizkaidatz Txikia XIII’ lehiaketarako deialdia zabalik

Posted on

Literatura-lehiaketa honek Bizkaiko ikastetxeetako umeen eta gazteen artean irakurteko eta idazteko zaletasuna sustatzea dauka helburutzat.

Lehiaketan parte hartu gura dauenak gaur egungo idazle batek proposatutako hasiera bietako bateri jarraipena emon beharko deutso, eta idazlan hori aurkeztu. Bata gaztelaniaz dago eta bestea euskeraz, eta horretara egokitu behar da, hasiera horretako pertsonaiak eta egoerak kontuan hartuta hizkuntza berean jarraituta.

Gaztelaniazko modalidadean, Beatriz Rioja Espejo-Saavedra idazlearen «La Dama de las Postales de Navidad» izeneko kontakizunaren hasiera proposatzen da. Euskerazko modalidadean, Amaia Egidazu Arrube idazlearen «Zazpi Kanpai» izeneko kontakizunaren hasierea.

Kontakizunen luzera gtxienez 4 orrialdekoa eta gehienez 5 orrialdekoa da. Lehiaketan parte hartzeko aurkezten diran literatura-kontakizunak originalak izan beharko dira. Lau kategoria dagoz:

—  Haur kategoria, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. ikasturteetako ikasleak.

—  Haur kategoria, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. ikasturteetako ikasleak.

—  Gazte kategoria, Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. ikasturteetako ikasleak.

—  Gazte kategoria, Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. ikasturteetako ikasleak.

Eskabideak eta kontakizunak aurkezteko epea otsailaren 16an amaituko da.

Irabazleek lau kategorietan, tableta eta diploma bana jasoko dabe.