HizkuntzaZahar-barriak

Bziber Arratian eta Durangaldean

Posted on

Azkue Fundazioak zuzentzen dauen Bziber egitasmoa Arratiako eta Durangaldeko herrietara joango da urriaren 16tik 24ra bitartean.

Oraingaoan lantegi formatua erabiliko dabe, 2007 eta 2010 urteen artean jaiotako gazteei zuzenduta. Tailerrok Igorren, Durangon, Elorrion eta Berrizen egingo dabez.

Lantegien helburua da gazteakaz plataforma teknologiko batzuk aztertu (Instagram, Tik-tok, Twitch…), euskerazko erreferenteak erakutsi eta euskerazko ikus-entzunezko edukiak sortzera animatzea, sareko plataformetan euskerea gehiago erabilteko asmoagaz. Horregaz batera, sare sozialen erabileraz jabetzea eta norbere irudiak grabatzearen ondorioez hausnartzea gura da.

Saioak lau ordukoak izango dira, lekuaren arabera goizez edo arratsaldez, gehienez 15 laguneko taldetan. Izena emotea bziber.eus webgunearen bidez egingo da, bertan inskripzino-fitxa beteta.