LiteraturaZahar-barriak

Emakume idazleen zikloa

Posted on

Bizkaiko Foru Liburutegiak euskal emakume idazleen zikloa eratu dau hainbat astetan. Oraindino badago saioetara joateko aukerea, gure andrazko idazleen lanak ezagutzeko.

Hurrengoa azaroaren 21ean izango da. Leire Bilbao idazlearen «Haur poesia Bitxopoemak liburuan» gaiaz jardungo dau Karla Fernández de Gamboak.

Azaroaren 28an, «Indarkeria matxistaren tratamendua Maixa Zugastiren L.A.A. eleberrian» gaia erabiliko dau Itxaro González Guridik.

Eta abenduaren 5ean, Aiora Sampedrok «Katixa Agirre: Amek ez dute. Harreraren bidea» izenburuko hitzaldia egingo dau.

Saio guztiak euskeraz izango dira, arratsaldeko 7retan.