LiteraturaZahar-barriak

Emakumeak bertsolaritzan

Posted on

Gaur egun normaltzat hartzen dogu andrazkoak bertsotan ikustea, baina ez da hainbeste denpora hori pentsau ezinekoa zana. Bertsolaritza, plazan edo jenteaurrean behintzat, gizonezkoen egitekoa izan da, jenteaurreko osterantzeko jardueren moduan.

Beste alde batetik, iraganean, beharbada uste dogun baino andrazko gehiago ibili izan da bertsotan.

Irudipen, topiko eta gainerako guztiak argitzeko, Gema Lasarte buru dauen talde batek egindako ikerketa argitaratu barri dau Emakundek. Hainbat jakingarri topauko doguz gai honen inguruan, ikerketa sakonak bideratutako ondorioakaz batera.