EtnografiaZahar-barriak

‘Emakumeak eta itsasoa XX. mendean’ ikastaroa

Posted on

Uda sasoia ikastaroak egiteko garai ona da, ikustea baino ez dago zelako eskaintza dagoan. Oraingoan, Bermeon, Arrantzaleen Museoan egingo dan bat nabarmenduko dogu: ‘Olatuaren enbatean. Emakumeak eta itsasoa XX. mendean’ izenekoa da, Amaia Apraiz Sahagun eta Asier Romero Andonegik zuzendutakoa.

Ikastaroa uztailaren 14 eta 15ean izango da, bertan dagoan ‘Emakumeak eta itsasoa’ erakusketaren harira eta osagarri.

Programan azaltzen dan moduan, emakumeak beti izan dira itsasoaren parte, baina beti ez dabe euren ikuspegia eta esperientzia azaltzeko erarik. Ikastaro honen bidez, XX. mendean andrazkoek subjektu indibidual eta kolektibo moduan egindako lana ikusarazo gura da, euren lanbideen barri emon, estereotipoak apurtu, eta XXI. mendera begira jarri, testuinguru sozio-ekonomiko barrian kokatuta.

Hainbat hizlari egongo dira, tartean Akaitze Kamiruaga, Geu be bagara itsasoa lanaren egilea. Lan horretan jaso ebazan Akaitzek itsasoari lotuta andren hainbat ofizio eta zeregin.