Bizkaiko Foru Liburutegiak hainbat ikastaro eskainiko ditu irailetik abendura, tartean ‘Emakumeak eta literatura’ izenekoa, Maitane Pérezek emongo dauena euskeraz.
Ikastaroaren helburuen artean dago emakumeek literaturan izandako presentzia nabarmentzea, euren ekarpenen bidez, eta literatura genero-ikuspegitik aztertzea. Emakumeek sortzaile zein lanetako parte gisa ze leku eta paper izan daben gogoan hartu eta horren ganeko gogoeta egitea da helburua.
Ikastaroa astelehenetan izango da irailaren 14tik abenduaren 14ra, 18:00- 20:00 bitartean, Foru Liburutegiko 2. solairuan.
Parte hartzeko izena emon behar da irailaren 1etik 7ra Foru Liburutegiaren webguneko formularioaren bitartez. Guztira 20 plaza dagoz, eta jente gehiago apuntau ezkero, zozketa bidez esleituko dira lekuak.




