LiteraturaZahar-barriak

Eskolarteko bertso txapelketa martxan

Posted on

Gaztetxuei begira egiten dan bertso txapelketa da Eskolartekoa. Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak antolatzen dabe urtero Euskal Herri osoan ekintza hau, maila bitan: 15 urtetik beherakoak alde batetik eta 15-18 urte bitartekoak bestetik.

Gazteenek txapelketa barik alkarregaz batu eta alkar ezagutzeko saioak egingo dabez. Nagusiek, ostera, txapelketa egingo dabe. Finala bagilaren 10ean izango da eta saria Gabonetan «Ahots baten Sormen egonaldian» parte hartzea.