HizkuntzaZahar-barriak

Europako hizkuntza-aniztasunaren foroa Donostian abenduan

Posted on

Abenduaren 15ean eta 16an «Europako hizkuntza-aniztasunaren Foroa» egingo da Donostian, Donostia 16 programaren barruan Unesco Etxeak antolatut

Aurkezpenean datu honeek emoten dabez: Europan 24 hizkuntza nazional dagoz; horrez ganera, beste 90 eskualde-hizkuntza edo hizkuntza gitxitu dagoz, eta horreetatik 30 galtzeko arriskuan.

Foroak helburu batzuk bete nahi ditu: alde batetik, hizkuntza-aniztasuna bera aitortu eta baloratzea, Europa demokratikoagoa egiteko; beste alde batetik, Europako hizkuntza-komunitateen iraupenean eragina daukeen faktoreak aztertu, neurtu eta hobetzeko proposamenak egitea; eta hirugarren helburu garrantzitsu bat be bada, gizarte zibilean eta ikerketa-eragileen artean nazinoarteko alkarlana indartzea.

Honezkero izena emon daiteke bertan parte hartzeko helbide honetan: www.donostiaforum.eu