LiteraturaZahar-barriak

Euskadi Literatura sarietarako deia

Posted on

Aurtengo Euskadi Literatura Sarietarako deia zabalik dago.

Sariak zazpi modalidadetan banatuko dira: Euskerazko literaturea, Gaztelaniazkoa, Euskerazko ume eta gazte literaturea, Euskerazko literatura itzulpena, Literatura lanaren ilustrazinoa, Euskerazko saiakerea eta Gaztelaniazko saiakerea.

18.000 euroko saria dago modalidade bakotxeko irabazleentzat, eta horrez ganera, Jose Ibarrola Bellidok eginiko Liburu nabigatzaile eskulturearen ale zenbatua.

Horrezaz gan, saritutako lanaren egileek (euskerazko itzulpenak izan ezean) beste 4.000 euro gordin jasoko ditue, saritutako lana jatorrizkoa ez dan beste hizkuntza batean argitaratzeko kontratua sinatu ostean.

Euskadi Literatura Sariak eskuratzeko aukerea argitaratze momentuan bizirik dagozan egileek idatzi, itzuli edo ilustrautako lanek daukie. Beharrok lehenengoz 2014. urtean argitaratuak izan beharko dabe. Kasuan kasuko modalidadean sari hau azken hiru deialdietako batean jaso daben idazle edo ilustratzaileen lanak alde batera itxiko dira, nahiz eta aurrez azaldutako baldintzak bete.