HizkuntzaZahar-barriak

Euskera ikastera

Posted on

Ikasturte barria hasteko gara eta hainbat aukera eta zeregin ditugu aurrean. Bilboko Udalak euskerea ikasteari erreparau deutso kanpaina berezi baten bitartez.

Bilbobusetan iragarkiak ipini dabez, jente guztia animau daiten euskeraz egiten edonogaz eta edozein momentutan.

Bilboko euskaltegiakaz batera, Udalak matrikula egiteko sasoia dala gogorazo deusku. Horrezaz ganera, hainbat laguntasun ipini ditu euskera ikasteko ahalegina egiteko prest dagozanen eskura. Horri Aldundiak bideratutako laguntzak gehitu behar jakoz.

Ez dago atxakiarik, danok euskera ikastera.

Argazkiaren iturria: www.bilbao.eus