HizkuntzaZahar-barriak

Euskerea ikasteko laguntasunak

Posted on

Euskerea ikasteko ahalegin apartekoa egin behar da, eskoletara joan, ikasi eta gero ohiturak aldatu. Horreri diru-gastua gehitu ezkero, ahalegina biderkatu egiten da. Hori dala-ta, gure herri-erakundeek aurrerantzean diru kargea arinduko deutsie euskera ikasten daben ikasleei.

B1 mailara arteko ikasketak doakoak izango dira, beti be ikasleak erakusten dauenean eskoletara joan dala eta maila gainditu dauela.