BarriketanEtnografia

Ezkon-deiak

Posted on

Zeberioko Edurne Aretxagak dinoskun lez, mezan esaten zan urliaren semea edo alabea urliarenagaz ezkontzen doala, eta inork arazorik daukan galdetzen zan. Ze herrikoak ziran be esaten zan, eta arazorik izan ezkero, esan egin behar zan. Hiru bider egiten zan hori. Eta ezkondu baino lehenago abadeak esamina egiten eutsen, dotrinea ondo ekien ikusteko. Mutilakaz, antza, ez ziren hain gogorrak, baina neskakaz, ostera, bai.