EtnografiaZahar-barriak

Folklore jaialdia Portugaleten

Posted on

Portugaleteko Elai Alai taldeak aurten be Nazinoarteko Folklore jaialdia ekarri dau herrira, eta Bizkaiko beste herri batzuetara. Aurten Kolonbiako, Indonesiako, Mexikoko, Errumaniako eta Ugandako taldeek parte hartuko dabe, euren folklorearen bitartez euren herrialdeetako kulturea erakutsiz.

Kulturea munduan egoteko modu bat da, eta hori konpartitzeak alkar ezagutzeko eta estimatzeko bidea emoten dau. Bizikidetzarako bide ezin hobea da.

Talde parte-hartzaileak Euskal Herriko beste hainbat herritara be joango dira, kasurako, Errenteriara, Galdakaora, Getxora, Usansolora, Sopelara, Sondikara eta Elgoibarrera.