‘Bizkaiko Foru zuzenbidea eta euskara: 500 urte elkar biziz (1526-2026)’ izenburupean jardunaldia egingo da Euskaltzaindian azaroaren 19an. Horren aurretik beste jardunaldi bi egingo dira azaroaren 4an eta 12an. Lehenengoan Zuzenbide Publikoa eta bigarrenean Zuzenbide Pribatua aztertuko dira.
‘Bizkaiko Foru zuzenbidea eta euskara’ gaiari buruzko eguneko programeari Leixuri Arrizabalagak, Andres Urrutiak eta Elixabete Piñolek emongo deutsie hasierea .
Hurrengo hitzaldiak honeek izango dira: Elisabete Piñolek ‘Forua eta hizkuntza-zuzenbidea’ hartuko dau gaitzat; ondoren Andres Urrutiaren hitzaldia izango da izenburu honegaz, ‘Euskara Foru zuzenbidean: araubide baten zergatiak eta ezaugarriak egungo errealitate jurilinguistikoaren argitan’; Josu Erkoreka ‘Foru zuzenbidearen eskubide linguistikoak historian zehar’ gaiaz mintzatuko da; Gotzon Lobera ‘Foru zuzenbidearen ekarpenak eta egungo errealitatea, Foruaren euskarazko testuaren argitan’ gaiaz.
Ondoren ‘Forua eta euskal letrak’ gaiari oratuko deutsie, alde batetik, Adolfo Arejitak ‘Bizkaiko Foru zuzenbidea eta bizkaierazko klasikoak’ hitzaldian; eta bestetik, Josu Bijueskak ‘Bizkaiko Foru zuzenbidea eta euskararen susperraldia. Larramendirengandik gaurko girora’ hitzaldian.
