BarriketanEtnografia

Futbolean atezain moduan hasi

Posted on

Aste honetan Carmelo Cedrun, Athleticeko atezain izandakoa, hil da. Hori dala-ta 2019an Durangon egin geuntsan alkarrizketako ataltxua dakargu gaur hona.

Carmelo Cedrun Jesuitetan hasi zan futbolean jokatzen, zazpi-zortzi urtegaz; eta beti porteru moduan, hori gustetan jakon eta. Athleticen egozan porteruak gustetan jakozan eta Madrilekoa be bai; eta beti eurei kopietan ibilten zan. Lezama atezainari kendu eutsan lekua. Orduan Zubieta, jokalari izandakoa egoan Athleticeko entrenadore, eta hiru-lau porteru egozan arren, harexek esan eban bera sartzeko. Hari eskerrak urten eban lehenengo partiduan Sevillaren kontra, 1951. urtean.