BarriketanEtnografia

Garrafa Orozkon

Posted on

Orozkon San Antolin egunean garrafa egiten dabe herritarrek urtero. Berez, beste herri batzutan be egiten zan, baina hemen gorde da ondoen gure inguruan.

Garrafa ontzia da, egurrezkoa, barruan metalezko beste ontzi bat daukana. Barruko horretan ipinten dira ardau zuria edo txakolina, ura, azukrea eta eta limoia. Ha ta guzti be, bakotxak bere erara egiten dau.

Eta ontzi bien bitartean leia eta gatza ipinten dira, barrukoa hotzitzeko. Edabeari eragin egin behar jako, hotza hartzen joan daiten.

Bideo honetan azalduta dago prozesua zelan dan.