Zahar-barriak

Hemen da Loraldia

Posted on

Martian udabarria ezeze, Loraldia be badator urtero hutsik egin barik. Martiaren 6tik 29ra bitartean, hainbat ikuskizun egongo dira Bilbon, gure kulturaren erakusgarri.

Kantarien emonaldiak, dantzarien ikuskizunak, idazleen ekarpenak, bertsolarien sorkuntzak, danak daukie lekua Loraldiaren aurtengo programan. Aurten Gabriel Aresti gogoratzeko programa zabala prestau dabe, baita irlandar jaialdia be.

Loraldiak kultura sustatzeko eta disziplina arteko produkzioak sortzeko balio izan du. Horrez gainera, eskolea sortu dabe eta inguru digitalean kulturea zabaltzeko pausoak emoten doa. Hazi eta hazi doan proiektu kulturala da.