EtnografiaZahar-barriak

Hemen dira aurtengo Maskaradak

Posted on

Gabonak atzean itxiaz batera, urtea hasi eta berehala, inauterietako aztarrenak agirira datoz han hor hemen. Horreetariko bat da Zuberoako maskarada. Inauterietako ohitura bat da, herri bateko gazteak dantza eta kantuakaz herriz herri ibiltea. Honezkero hasita dagoz, aurten Muskildiko gazteak, herrietan agerraldiak egiten. Astero herri batera joan, barrikadetan dantzak eta kantuak egin, eta bazkal ostean antzezpena egiten dabe.

Hemendik eta apirilera arte, astero-astero jarraipena egiteko modua dago.