Zahar-barriak

Hitanoa ikasteko materiala

Posted on

Durangaldean Poltsikorako hitanoa izeneko liburua sortu dabe, herritarren artean berbeta hori indartu eta ikasi gura dabenek eskura eukiteko.

‘Berbalagun’ proiektuaren barruan, ‘Hiketalagun’ atala sortu dabe eskualde horretan, Izan be, hitanoa jente edadekoak baino ez dau egiten eta gazteek honezkero ez dakie erabilten.

Baina hitano egin ezkero, ondo egin behar da, jagokon kontestuan eta jagoken personakaz, behar dan moduan. Horretarako da material hori, noiz eta zelan erabili erakusteko.

Horrez gainera, eskualdetik eskualdera aldatu egiten da sistemea. Liburu honetan Durangaldekoa jasoten ahalegindu dira, gero herritarren artean zabaltzeko.

Asmoa da lehenengo ikastaro bat emotea, eta gero berba egiteko saioak antolatzea, danak doan.

Ondo etorria ekimena eta liburua!!!