LiteraturaZahar-barriak

I. Ipuin Laburren Lehiaketa Zornotzan

Posted on

Zornotzako Udalak, Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, I. Ipuin Laburren Lehiaketa eratu dau. Jarduera horren helburua gazte eta helduen artean euskeraz idazteko eta irakurteko zaletasuna sortzea da.

Kategoria bi bereiztu dabez, 16-22 urte bitarteko idazle gazteentzat bata, eta 23 urtetik gorako helduentzat bestea.

Lanak originalak izan behar dabe, euskeraz idatziak, 3.000 karakterekoak gehienez. Idazlanak apirilaren 8ra arte aurkeztu daitekez, Udalean edo Zelaietan, zein posta arruntez.

Euskara Saileko eta Udal Liburutegiko teknikariek osotutako epaimahaiak aztertuko ditu aurkeztutako idatzi guztiak. Kategoria bakotxeko irabazleek tokiko produktuen otzara bana jasoko dabe, eta ipuinik onena Udalaren webgunean eta tokiko komunikabideetan argitaratuko da.

Sari banaketa ekitaldia apirilaren 24an egingo da, Liburuaren Nazioarteko Egunean hain zuzen be.