LiteraturaZahar-barriak

‘Idatz & Mintz’ aldizkari barria

Posted on

Heldu da Idatz & Mintz aldizkariaren udako alea, 74. zenbakia egiten dauena. Ohiko kolaboratzaileen ekarpenakaz osotuta dago.

Iratxe Ormatza Imatzek ‘Emaztearenak’ izeneko narrazinoa atondu dau oingoan, Bilbon kokatuta, bikote baten itxurazko eta benetako bizitzari buruz. Txema Kortazarrek, ‘Aita Brown eta Lauaxeta’ izenburuagaz, pertsonaia ezagun horren beste abentura bat dakarsku, oingoan Lauaxeta tartean sartuta.

Luigi Anselmik eta Amaia Iturbidek osotu dabe olerkiari jagokon tartea.

Eta ahozko literaturan artikulu bi sartu dira oingoan, biak herri kantuen ganekoak. Inaxio Lopez de Aranak ‘Zenbait ohar Herriyetan batzubek bertsoaz’ egin dau, eta Jabier Kaltzakortak ‘Urzo xuria errazu edo Izar batek zerutik klaritatez beterik kantua’.