LiteraturaZahar-barriak

Idazketa ikastaroak udagoienean Euskararen Etxean

Posted on

Idaztea gustetan bajatzu, edo inoiz pentsau izan badozu ia idazten ikasi zeinken, hemen daukazu erea, Euskal Idazleen Elkarteak eratutako ikastaro bion bitartez.

Bata Isla gabeko ispiluak: emakumezkoen ahotsaren eraikuntza paperean izenekoa da. Idoia Carramiñanak zuzenduko dau, eta urriaren 16an, 23an eta azaroaren 6an eta 13an egingo da.

Bestea, Zientzia fikzio feminista izenekoa, Garazi Albizuak gidatuko dau eta irailaren 22an, 29an eta urriaren 6an egingo da.

Biak Euskal Idazleen Elkartearen eskaintza dira, eta Bilboko Euskararen Etxean egingo dira.

Izena emoteko, Idazleen Elkartearen webgunera jo.