LiteraturaZahar-barriak

Ipuin kontalariak auzoz auzo

Posted on

Apirilaren 23an Liburuaren Nazinoarteko Eguna da. Horren harira, Bilboko Udalak ipuin-kontalarien saioan antolatu ditugu auzoetako Liburutegi eta Udaltegietan, Ipuin Kontalariak Auzoz Auzo programearen bitartez. Aurten lehenengo edizinoa da.

Umeei zuzendutako saioak dira, euskeraz danak, apirilaren 18an Castañoseko liburutegian ingelesez egingo dana izan ezik. Programan hainbat ipuin-kontalarik parte hartuko dabe.

Sarrerea libre izango da, baina saio bakotxerako izena emon behar da. Hona hemen programea:

– Apirilak 18, eguena, Altamirako Udaltegian. Zazpi Sarraileko kutxa. Joxe Aldasoro. 18:00etan.

– Apirilak 18, Basurtoko Liburutegian. Dar-Dar? Kar-Kar!. Maite Franko. 18:00etan.

– Apirilak 18, Castaños Liburutegian. A Squash and a Squeeze. British Council. 18:00etan. Ingelesez.

– Apirilak 19, Uretamendiko Udaltegian. Mamuak eta beste auzokide batzuk. Nerea Ariznabarreta – NAITA Produkzioak. 18:00etan.

– Apirilak 20, Deustuko liburutegian. Besoetako ipuinak. Ana Apika. 11:30ean.

– Apirilak 20, Masustegiko Udaltegian. Ipuinak Dantzan. Ana Apika. 18:00etan.

– Apirilak 23, Iralako Liburutegian. Liburuek oinak dituzte. Lur Usabiaga. 18:00etan.

– Apirilak 23, Otxarkoagako Liburutegian. Ipuin Hegalariak. Maider Alcelay, 18:00etan.

– Apirilak 23, Errekaldeko Liburutegian. Liburuekin Olgetan. Ana Apika. 18:00etan. .

– Apirilak 24, Zurbaranbarriko Liburutegian. Ibili alai ipuinetan blai. Izaskun Mujika. 18:00etan.

– Apirilak 25, Ibaialdeko Liburutegian. Hegan egiten duten ipuinak. Ameli. 18:00etan.

– Apirilak 26, Arangoitiko Udaltegian. Bazen behin… Liburutegi bat. Sorgina Txirulina. 17:30ean.

– Apirilak 26, Olabeagako Udaltegian. Munstroak, printzesak eta sorginaren bat. Rakel Imaz. 18:00etan.

– Apirilak 27, Begoñako Liburutegian. Urpekariak. Maren Basterretxea eta Uxue Alkorta. 11:30ean.

– Apirilak 27, Carmen Plazan (Santutxu). Liburuen magia. Bego Alabazan. 12:00etan.

– Apirilak 30, Barrainkua Udaltegian. Barre egiteko ipuinak. Bego Alabazan. 18:30ean.