EtnografiaZahar-barriak

Jesusen nekaldiaren antzezpenak Balmasedan eta Durangon

Posted on

Aste Santua dogu, Jesusen heriotza eta piztuera gogoratzeko aldia. Historiako pasarte hori hainbat fimetan ikusi izan dogu, baina badira gure inguruan gaia hurretik bizi daben herriak.

Balmasedan ospe handia hartu dau Eguen Santuko azken afariaren antzezpenak, eta Bariku Santuko nekaldi-heriotzearenak.

Beste horrenbeste esango dogu Durangokoaz. Han be egun bietan gogoratuko dabe gaia Santa Ana arkuko plazan.

Herri biotan sendo eutsi deutsie tradizinoari eta urtero batzen dabe publiko handia. Baina batez be parte-hartzaileak nabarmenduko doguz. Auzolanean egindako ekitaldiok, behar handia daukie atzetik, aktoreak bilatzeko, ensaioak egiteko, lekua atontzeko eta abar. Herri osoaren inplikazinoari esker egin daiteke halako ekitaldia, eta estimatzekoa da.