LiteraturaZahar-barriak

Klasikoen 19. irakurketa jarraitua ekainaren 4an

Posted on

Urteroko Klasikoen irakurketa jarraituan aurten Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua nobelea izango da gaia. 1957. urtean argitaratutako nobela hori lehenengo euskal nobela modernotzat hartzen da. Koldo Mitxelenak liburuaren hitzaurrean “mugarri baten antzera lur berriaren seinalea eta ezaugarria dugu” idatzi eban.

Leturiaren egunkari ezkutua-k barrikuntza handia ekarri eban euskal literaturan, bai formaren aldetik bai gaien aldetik, lehenengoz protagonista konplexu baten (Joxeba Leturiaren) barne-gatazkak jorratzen ditualako.

Irakurketa dala-ta, Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatzen dau urtero. Jarduera horrek hasiera-hasieratik helburu bikotxa euki dau gainera: batetik, euskal kultura herritarren artean sustatzea eta prestigiatzea, eta bestetik, euskaltegiko ikasleek euskera ikasteko egindako ahalegina saritzea.

Aurten hemeretzigarren edizinoa da, eta aurrekoetan moduan, Arriaga antzokian egingo da. Orain arte euskal literaturako idazle ospetsuen lanak irakurri izan dira: klasikoak (Etxepare, Axular, Vicenta Mogel…) eta barriagoak (Kirmen Uribe, Miren Agur Meabe, Atxaga, Anjel Lertxundi…).