LiteraturaZahar-barriak

Kurik aldizkari barria Lekeition

Posted on

Lekeition aldizkari barria atera dabe, Kurik izenekoa. Hasierako aurkezpenean argi azaldu dabe zer dan aldizkaria eta zertarako sortu daben:

Gure aldizkaria, bere izenak dio, KURIK bat da historiari, kurika egindako begirada bat, jakiteaz gain dibertitzea be badelako gure nahia. Historian eta ondarean zeharreko ibilbide honetan katu baten laguntza izango dugu. Kurik du izena eta berak erakutsiko digu gure iragana.

Historia eta ondarearen barri emotea da helburua, beraz, Lekeitiori lotuta. Era askotako gaiak topauko doguz lehenengo ale honetan: gozogileak, futbola, eskolak Herriko idazleak be leku handia daukie bertan.

Informazino asko be asko dakar aldizkariak, eta argazki, grabatu eta era guztietako irudi ederrak daukaz. Alderdi grafikoa oso esanguratsua dau.

Ia bide luzea egiten dauen!