HizkuntzaZahar-barriak

Labayru Fundazioa Bide barrietan

Posted on

Labayru Fundazioak aurrera begira hartu dituen helburuak eta konpromisoak aurkezteko Bide barriak ekitaldia egin dau Bilbon. 40 urteko ibilbidearen ostean, eta azken urteetako krisi-giroari buelta eman guran, iaz egindako gogoeta estrategikoaren emaitzak gizarteratu ditu holan.

Gaur eguneko egoera zein den aztertu eta ostean, hurrengo urteetara begira jarri da erakundea, erronka, bitarteko, hartzaile eta gizartearen premina barriei emon beharreko erantzuna emoteko prest.

Lan-ildoak ondo finkatuta dagoz: hizkuntzaren eredu ona eta naturala sustatzea, gazteakaz bat egitea euskera erabili dagien, ondarea jaso eta gizarteratzeko bitarteko egokiak bilatzea; hau da, gure hizkuntza eta kulturaren transmisinoan kateak jarraipena izan daian lortzea.