Dakienak dakiHizkuntza

Labayru Fundazioko Ohorezko laguntzaile barriak

Posted on

Labayru Fundazioak apirilaren 4an egin dau Laguntzaileen urteko Batzar Nagusia. Ohiko gaiez ganera, aurtengoan Ohorezko Laguntzaile izentau ditu Jesus Eguzkiza Eguzki, Miren Josune Ariztondo eta Jabier Kaltzakorta.

Hirurak dira erakundearen laguntzaile jarraikoak aspaldi-aspalditik. Eguzkik irakasle eta esatari jardun izan dau hainbat urtetan eta hainbat ekitalditan. Miren Josune, irakasle ez eze Labayruren babeslea izan da berak izan ditauan ardura lekuetan. Eta Jabier Kaltzakortak ikertzaile ibilbidea Labayruri lotuta egin dau.

Zorionak!