LiteraturaZahar-barriak

Lauaxeta olerki lehiaketaren deialdia

Posted on

Mungiako Udalak «Lauaxeta Olerki Lehiaketa» deitu dau aurten be. Parte hartzeko, olerkiak aurkeztu behar dira, euskeraz idatzita eta «Azken oyua» izenburuagaz, bakotxak izenburu horri emoten deutsan interpretazinoagaz.

Guztira 100 eta 200 bertso-lerro artean izango dira, originalak, eta bakotxak aukeratuko dau metrika eta errima.

Lanak Mungiako Udalera bialdu behar dira zemendiaren 14 baino lehen.

Sari bi emongo dira, lehenengoa 800 eurokoa eta bigarrena 500ekoa.