LiteraturaZahar-barriak

Lauaxeta Olerki Saria Mungian

Posted on

Zemendiaren 14ra arteko epea dagolanak aurkeztekoLauaxeta Olerki Sarian parte hartu gura izan ezkero. Horretarako, «Zaurija» izenburuko olerkiak sortu behar dira, bakotxak izenburu horri gura dauen interpretazinoa emonda.

Idazlanak 100 eta 200 bertso-lerro artean eukiko ditu, egileak gura dauan neurrian, metrikan eta estiloan.
Sari bi dagoz, lehenengoarentzat 800 euro eta bigarrenarentzat 500.

Sariketa hau Mungiako Udalak eratzen dau urtero, herriko olerkari ezagunaren gorazarrez eta sortzaile barrien arteanpoesia zabaltzeko.