HizkuntzaZahar-barriak

Liburu-azoka Galdakaon abenduaren 17tik 20ra

Posted on

Gabon aurreko egunetan liburu-azoka eratu dabe Galdakaon, programa benetan beteagaz. Liburuak erakutsi ezeze, hainbat ekitaldi egongo dira publiko guztientzat.

Alde batetik, ipuin-kontalariak, marrazkilariak eta tailerrak; bestetik, liburu eta argitalpenen aurkezpenak; baita idazleak eurak be lanak sinatzen. Tartean, sari-banaketak eta musika-ekitaldiak be izango dira. 20an aurkeztuko dabe Zuztarretatik oinez programaren barruan Bekea eta Arteta inguruetatik egindako ibilbidearen bideoa be, ibilaldia bera egiteko aukera eta guzti.

Ez dago atxakiarik Galdakaon Gabon aurreko astean kulturaz gozatu barik geratzeko.