Urteroko moduan, apirilaren 23an Liburuaren Eguna ospatuko dogu. Hori dala-ta, herri gehienetan programa edo jarduera bereziak programau izan dira. Bat nabarmentzearren, Bilboko Foru Liburutegiak prestautako gida bibliografikoa ekarriko dogu, Novelas ambientadas en Bizkaia / Bizkaian girotutako eleberriak gaiari buruz.
Gida horretan sasoi eta estilo oso ezbardinetako idazlanak batzen dira. Lehenagoko eta oraingo testuak, euskeraz eta gaztelaniaz idatzitakoak.
Gure lurraldea istorio askoren gertaleku izan da, baina sarritan ez ditugu ezagutzen. Aukera polita da hurrengo irakurgaiak aukeratzeko orduan kontuan hartzeko.




