LiteraturaZahar-barriak

Liburukatea erronka Liburuaren Nazinoarteko egunerako

Posted on

Bizkaiko Foru Aldundiko Liburutegiak erronka bat zabaldu dau, datorren 23an Liburuaren Nazinoarteko Eguna dala-ta. Liburu-kate bat osotutea da helburua, eta edonork parte hartu leike.

Horretarako, gomendatzeko moduko liburu bat pentsau, horren argazki edo bideo bat sarean argitaratu, eta baten bati erronka jo behar jako. Batak besteari pasauta, liburuz liburu, katea osotzea da helburua.

Liburuaren Nazinoarteko Egunean liburuen barri zabaltzea da helburua, bakotxak berari gustau jakona beste batzuei gomendatuz. Izan be, irakurtzen gozatzeko modu ederra da irakurtea, eta alkar animetako balio leike ekimenak.

Animauko gara?