LiteraturaZahar-barriak

‘Literaturaz haurdun’ saioa Bidebarrietan

Posted on

Literaturaz haurdun izenburua ipini deutsie Bidebarrieta Kulturgunean egingo dan saioari. Abenduaren 20an izango da, iluntzeko 7:00retan.

Hiru emakumek parte hartuko dabe: Erika Lagoma (Lesaka, 1981), idazlea eta bertsolaria; Estitxu Fernandez (Lesaka, 1975) idazlea eta kazetaria; eta Alaine Agirre (Bermeo, 1990) idazlea.

«Eztabaidak literaturarekin XXI. mendean» zikloaren barruan kokatzen da, eta eztabaida modura egiteko da.

Sarrerea doakoa da, aretoa bete arte, eta horrez ganera, streaming bidez be jarraitu daiteke Bidebarrieta Kulturgunearen Youtubeko kanalean.