Zahar-barriak

Mintegia Arizmendiarrieta gogoan

Posted on

Maiatzaren 20an mintegi bat egingo da Sabino Arana Fundazioan, arrastiko 18:30ean «Jose Maria Arizmendiarrieta: duintasuna, lana eta komunitatea. Indarrean dagoen pentsamolde sendoa» izenburupean, Arizmendiarrieta Kristau Fundazioak antolatuta.

Jose Mari Arizmendiarrieta hil zala 50 urte bete dirala-ta, «Arizmendiarrietaren Urtea. Enpresa humanistaren urtea» deituriko urteurrena antolatu dabe, eta programa horren barruan sartzen da jardunaldia.

Bertan hurrengo hizlariek parte hartuko dabe: Jon Emaldi, Arizmendiarrieta Kristau Fundazioko kidea eta Laboral Kutxako bazkidea; José Antonio Fernández Lombera, Deustuko Unibertsitateko Antropologia, Arkeologia eta Historiaurreko irakasle emeritua; eta Jon Mentxakatorre, filosofoa eta Mondragon Unibertsitateko irakaslea. Eduardo Araujo Sabino Arana Fundazioaren zuzendariak moderatuko dau topaldia.

Arizmendiarrieta Markinan jaio zan, 1915ean, eta Gasteizko Seminarioan ikasi eban. Personen zerbitzuko ekonomiaren alde egin eban, enpresa humanizatzea gizartea eraldatzeko bide eraginkorra dala sinistuta. Eliza katolikoaren entziklika sozialak oinarri hartuta, justizia sozialean, parte-hartzean, giza duintasunean eta barne-demokrazian oinarritutako enpresa-eredua bultzatu eban, Mondragon Korporazio Kooperatiboaren hazia.