Ekainaren 13an ‘XXIII Munduko Arrozak’ jaialdia edo jarduera egingo da Bilbon. Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako Ehunka Sare Komunitarioak atontzen daben jarduera da ‘Munduko arrozak’. 2004an sortutako ekimen herrikoi eta hitzordu komunitario honek arroza hainbat jatorri, kultura eta errealidadetako bizilagunen topagune bihurtuko dau, auzoetako kulturartekotasuna, bizikidetzea eta parte-hartze soziala sustatuz.
3000 persona inguruk parte hartzen dabe, 110 talde eta kuadrilla baino gehiago, eta aurten be dozenaka herrialde eta kulturatatik etorritakoek parte hartuko dabe. Hogeta hirugarren edizinoa izango da.
Gastronomiaz harago, konpromiso sozialak markautako giroan, edizino honek ahotsa altzauko dau Gerrei ez esateko.
Egun osoan zehar kultur jarduerak, umeentzako tailerrak eta kalejirak egingo dira auzoko kaleetan zehar, arroz-lehiaketa eta herri bazkariaz gainera.




