EtnografiaHizkuntzaZahar-barriak

‘Mungian Zaharrak Barri’, webgune barria martxan

Posted on

2014. urtean, Mungiako Udalagaz, Labayru Fundazioak Mungian Zaharrak Barri: Bertoko kultur ondarea lantzeko unitate didaktikoak aurkeztu ebazan. Orduan euskarri bikotxa egin zan, liburuxka bi (bata Haur Hezkuntzarako eta bigarrena Lehen Hezkuntzarako) eta weborria.

Urteakaz euskarri digitala bertan behera geratu zan, baina aurten barriro ipini dau martxan Mungiako Udalak eta dagoeneko sarean dago ikusgai esteka honetan: https://mungianzaharrakbarri.eus.

Lan hau Labayru Fundazioak alkarrizketen bidez herrian egin eban ikerketa etnografikoan oinarritu zan eta helburua Mungiako euskal ondarea etnografikoa eta linguistikoa (berbak, kantak, esamoldeak, ohiturak…) batu, sailkatu, landu eta horregaz umeentzako euskal curriculumean txertatzeko material didaktikoa eskaintzea izan da.

Weborrian sartzen danak era guztietako edukiak aurkituko dauz: testuak,
argazkiak, audioak, bideoak, ariketa interaktiboak… Materiala irakasle, guraso eta umeentzako aproposa da eta mailaka bananduta dago. Sano aproposa da herria bertatik bertara ezagutzeko.